XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gallasteguiren Sagardotarako sagarrak (1917): Nahiko teknikoa. Garbitasuna zaintzen du: zuaitzaren (arbolaren), laurka edo koadro. Honek ongarri erabiltzen du.

Eraikuntza interesgarriak: ongarri-zabaltze, lurra ondeatu, begiko txertu, pitzatuko txertu, ziriko txertu, zinkuan edo bostean aldatu (es en tresbolillo).

- Egileorren Bedar-solo iraspena (1921): Obra teknikoa. Zaindua, baina askatasunez ari dena: azido posporiko, pospatodun sats, bedar goiztar, ektarea, azi-klase, endakibikoitz, ganadu, zurtoña (25 or.).

Azpimarratzea merezi du zurtoin hitzaren agerpenak, gero Botanikan es tallo esateko aukeratua izan baita.

- Etcheverryren Laborarien gidaria (1922): Aipamen batzuk: arbola fruitudun, garaño, arraza, buztanaren mozte, lotegi (oiloena).

- Miguel Urretaren Ollo ta ollategiak (1929): Hitzaldi bat da.

Euskara zaindua, ulerterraza.

Hitz garbiak erabiltzen saiatzen da, baina beste bat ondoan jarrita batzuetan: zalikada (kutxarada), neurkin (metro), zenbaki edo numero.

- Belaustegiren Zugatza (1930): Urte batzuk geroago Munitak jarraituko duen basoaren goraipamena egiten da. Bizkaieraz.

Oso garbizalea (zugatz igalidun).

Basoen galeraren arrazoi bat orbela ziatzegi kentzea dela esaten du.

Eta hala izan zen dirudienez.

Mende honen erdialderantz, badira Gipuzkoan zenbait obra, klasikotzat jo genitzakeenak, Munita delarik denen artean gorena.

- Gregorio Mujikaren Nekazaritzako irakurraldiak (1933): Mailegu teknikoak erraz onartzen ditu: abono, azido fosforiko, nitrojenodun abono, fosfatodunak, osijeno.

Beste batzuetan, garbiaren eta argiaren arteko borrokan dabil: arnaridun arbola, salneurria (prezioa), zenbanatu (dibiditu), lerdodunak (erretxiñadunak), txegos-iñarkintza (aparatoa), arnas-iñarkintza (aparato).

Erreferentzialen ordez izen-konposizioa: fisika-azterketa, kimika-azterketa, baso-zugatz.

Eraikuntza interesgarriak: golde azpi-arrotzaile, bazka-landare, bazka-arbi, bazka-arto.

Landare-izenetan ulergarritasuna nagusitu nahi da: erremolatxa, patata.

Inoiz kalko lotuegiak: mendi-beko baso, mendi-goiko baso, jakina baita es monte alto ez dela mendi-goiko basoa, arbola garaiak dauzkan basoa baizik.

Interesgarriak: landare-errenkada, latxa (ardi-arrazaren izena). Izendapen bikoitza: etxabereak, abere etxetiarrak.

- Gipuzkoako Diputazioaren Nekazaritzako ardurak (1936): Obra teknikoa.

Argitasuna interesatzen da eta gaurko terminologiatik nahiko hurbil dago gauza askotan: frutadun arbola, bordeles-salda, tomate, alpalpa, papataren pasmoa, mantxa, milimetro.

- Munitaren Gure mendi ta oianak (1952): Maisuen artean maisua, baso guztien eta insignis pinu etorkinaren defendatzailea.

Bere asmo nagusia gizona baso-zaletzea da (...)